XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

koonbinatoria-ariketak 1.- Bost eserleku dituen automobil batean,4 lagun eraman nahi ditu txofer batek.

Zenbat era desberdinetan eser ditzake?

2.- Zenbat eratan jar ditzakegu 5 eraztun esku bateko 5 behatzetan?

3.- Hogeitamar ikaslerekin, zortzi jokalariko saski-baloiko talde bat osatu nahi da; hamabi ikaslek bakarrik parte hartu nahi dute.

Zenbat talde desberdin era genezake?.

Pibotak ezik, beste guztiek edozein lekutan joka dezaketela suposatzen da.

4.- Ostadarraren zazpi margoekin, hirumargoko zenbat bandera era dezakegu?.

5.- Europako Ekonomi Elkartea (E.E.E.) osatzen duten nazioak hauexek dira: Belgika, Danimarka, Frantzia, Britainia Haundia, Grezia, Herbehereak, Italia, Irlanda, Luxemburg, eta Mendebaleko Alemania.

Suposa dezagun mus-txapelketa bat antolatzen dela nazio horien artean.

Txapelketa liga erara antolatzen da, topaketak igandero ospatzen direlarik.

a) Zenbat partidu jokatzen dira egun bakoitzean?.

b) Zenbat egunetan jokatuko da txapelketa?.

c) Zenbat partidu jokatuko dira ligan zehar?(ez dago itzulketa-partidurik).

d) Zenbat eratakoa izan daiteke lehenengo hiru jokalarien klasifikazioa?.

e) Txapelketa irabazteko zenbateko probabilitatea du herri bakoitzak?.

f) Suposa dezagun bikote bakoitza bi herri desberdinek osatzen dutela.

Zenbat jokaldi antola daitezke orain?.

6.- Platerari tiroko txapelketa bat ospatzen ari da.

Segida batean hamar plater tirokatzen dira.

Hiru zuriko zenbat emaitz gerta daitezke?.

7.- Trenbide-linea batean zortzi geltoki daude.

Txartel bakoitzean helbide-geltokia eta abiaburu-geltokia adierazten dira.

Zenbat txartel desberdin inprimatu beharko dira?.

8.- Gaur egun oraindik ikusten ditugu BI-428929 motako matrikulak, baina dakizuenez orain matrikulak beste eredu batekin egiten dira: BI-3276-AC.

Zein abantail ditu eredu berriak?.

Demagun asignatura baten azterketa egin behar duzula.